Lizuna mandarina batean

Lizuna onddo mota bat da, aire librean zein barnealdeetan aurki daitekeena. Lizun mota asko daude, fungi erreinuko espezie mikroskopikoak direnak. Guk ezagutzen dugun mota ohikoenak fruta usteletan agertzen den lizuna da; adibidez, usteldutako laranjetan agertzen den lizuna berdea da.

Klima bero eta umeletan hobeto hazten da. Aire librean inguru heze eta itzaldunetan aurki daiteke, hostoak edo landaretza mota desberdinak deskonposizio prozesua pairatzen dauden lekuetan. Barnealdean aldiz, hezetasun maila altua dagoen lekuetan aurki dezakegu, hala nola, sotoan edo dutxan.

Nola ugaltzen da?

 
Lizuna tomate-pastaren gainean.

Oxigenoaren, tenperaturaren, argiaren eta nutrienteen baldintza maila egokiak badira, lizunak esporak sortzen ditu zelulen muturrean. Landareek haziak erabiltzen dituzten moduan, lizunak esporak erabiltzen dituzte ugaltzeko. Osatuta daudenean, lizunaren esporak askatzen hasiko dira eta kolonia berriak sortuko dituzte.

Esporak iraunkorrak dira eta nahiz eta ez hozitu urteak iraun ditzake.

   Ba al dakizu    
Penizilina antibiotiko bat da, Alexander Flemingek aurkitutako lizun mota batek eragindako substantzia da. Lizun hau eta beste lizun mota batzuk ere, ogian eta beste janari batzuetan hazten dira, janari horiek jan ezinak bihurtuz.


Legamia ere, beste onddo mota bat da, baina onddo mota hau mikroskopikoa da. Onddoak orokorrean hiru taldetan sailka daitezke morfologiari dagokionez: legamiak, lizunak eta perretxikoak.

Zer behar du lizunak hazteko?

Lizun gehienak material egoki eta bustietan egon behar dute 24-48 ordu bitartean hazteko. Oxigenoaz eta karbonoa duten material organikoaz gain, lizunak hazteko behar duten beste baldintza bat hezetasuna da.

Lizunak hazteko tenperatura egokia behar du. Lizun gehienak tenperatura beroetan hobeto hazten dira baina badaude ere tenperatura baxuetan hazten direnak. Ingurune baldintzak desegokiak badira, hil ordez ezkutatu egiten dira baldintza egokiak izan arte.

Lizun guztiak berdinak al dira?

Lizun mota ohikoenak hauek dira:

  • Alternaria
  • Acremonium
  • Aspergillus
  • Cladosporium
  • Mucor
  • Penicillium
  • Rhizopus
  • Stachybotrys
  • Trichoderma Trichophyton