Zurubita

Ferreta edo ur-suil batetik ura edateko erabiltzen den katilutxo kirtenduna

Zurubita[1], suil-katilu[2], kopets (kopetxa)[3] edo perrada-ontzia ur-suil edo ferreta batetik ura atera eta edateko erabiltzen den katilutxo kirtenduna da[4].

Suil-katilu edo zurubita ura atera eta edateko katilua.
Hishaku japoniar bat tenplu batean.

Jesus Mari Olaizola Txilikuk kontatzen du, etxean entzundakotik, Nafarroako baserriren batean etxeko indianoak ekarritako tresna hau zilarrezkoa zutela, eta horrek ematen ziola distira eta ospea baserri osoari[4].

Kultura desberdinetan erabiltzen dira era honetako katiluak, eta Japonian ezagunak dira hishaku izenekoak, banbuzkoak tradizionalak, baina beste material batzuetakoak ere bai. Ura edateko edo tearen zeremonian erabiltzen dira, eta bereziki tenpluetan ura eskuetan isurtzeko, garbiketa sinboliko bat[5].

Erreferentziak

  1. «OEH - Bilaketa - Zurubita» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  2. «OEH - Bilaketa - Suil-katilu» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  3. «OEH - Bilaketa - Kopets» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  4. a b «Ur-suila» Urola Kostako Hitza (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  5. (Ingelesez) «Personal 'hishaku' ladles keep traditions alive» Japan Today (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).

Kanpo estekak